Pribatutasun Politika

PRIBATUTASUN POLITIKA

Pribatutasun-politika honetan, IKT ONen bezero, hornitzaile, langile eta webgune erabiltzaileen (aurrerantzean erabiltzailea) datu pertsonalak jasotzea eta, ondoren, tratatzea arautzen da, IKT ON-en egiten den sarbide eta erabileraren arabera.
Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2016ko apirilaren 27an, pertsona fisikoak babestearen inguruan, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienean, emandako 2016/679 Erregelamenduaren (EB) arabera eta Informazio- gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, ‘Izaera Pertsonaleko Datu’-tzat hartuko da erabiltzaileak bere borondatez IKT ON-i emandako edozein informazio, identifikatutako edo identifikagarri diren pertsona fisikoen ingurukoa, eta, IKT ON-en erantzukizuna izango da datu horiek tratatzea.

A. DATU PERTSONALEN TRATAERAREN ARDURADUNA
Webgune honen bidez (https://www.ikhasi.eus) jasotako datuen trataeraren arduraduna IKT ON KOOP ELKARTE TXIKIA (Hemendik aurrera IKT ON) da eta hauek dira bere datuak:
Harremanetarako helbidea: Areizaga kalea, 1 2.C 20700 Urretxu (Gipuzkoa) IFK: F-75.131.797; E-maila: kaixo@ikton.eus.

B. ZERTARAKO ERABILIKO DITUGU ZURE DATUAK?
Zera baieztatzen dugu: webgunean zehar nabigatzeko ez dela beharrezkoa inongo datu pertsonalik ematea. Erabiltzaileak kasu hauetan bakarrik eman beharko ditu bere datuak:

  • IKT ON-en produktu edo zerbitzu bat jasotzeko
  • IKT ON-en erabiltzaile izateko (bezero, hornitzaile edo kolaboratzaile)
  • Webguneko kontaktu-formulariotik idazteko
  • E-posta bat bidaltzeko

Kasu hauetan erabiltzailearen datuen segurtasuna bermatuta egongo da, IKT ON-ek horretarako behar diren neurriak hartzen dituelako.
Jasotako datuak hurrengo helburuetarako erabiliko dira bakar-bakarrik:

  • Kontratuzko harremana, kudeaketa, administrazioa, informazioa, hobekuntzak eta zerbitzua ematea egikaritzeko.
  • Informazio orokorra eta eskaintzen komunikazio komertziala bidaltzeko.

C. ZENBAT DENBORAN ZEHAR GORDEKO DITU IKT ON-EK ERABILTZAILEAREN DATUAK?
Bildutako datu pertsonalak, harreman komertziala mantentzen den bitartean edo erabiltzaileak haiek ezabatzeko eskatu arte gordeko ditu IKT ON-ek. Beti ere, legeak eskatzen duen epean gordeko direla jakin arazten dio IKT ON-ek erabiltzaileari.

D. ZEIN DA ERABILTZAILEAREN DATUAK TRATATZEKO IKT ON-EK DUEN ZILEGITASUNA?
Erabiltzailearen datuen tratamendua, haien erabilera legitimatzen duten hurrengo zuzenbideko oinarriekin egiten du IKT ON-ek:

  • Informazio-eskaera egitean erabiltzaileak webgunean du haren datuei dagokion informazioa eta onartu egiten du.
  • IKT ON-en zerbitzuak kontratatzean erabiltzaileak aurrekontu eta txostenetan du haren datuei dagokion informazioa eta onartu egiten du.

Hau da, erabiltzailearen baimen askea, espezifikoa, informatua eta zalantzarik gabekoa lortuko du IKT ON-ek erabiltzailearen eskura izango baitu uneoro pribatutasun-politika eta onarpena eman edo ez emateko aukera.

Erabiltzaileak datuak ematen ez baditu, edo era okerrean edo osatugabe emanez gero, ezin izango zaio haren eskaerari erantzunik eman, eta ezingo zaio zerbitzurik eskaini ezta bestelako informaziorik luzatu ere.

E. ZEIN HARTZAILERI JAKINARAZIKO DIZKIO IKT ON-EK ERABILTZAILEAREN DATUAK?
IKT ON-ek ez du bere erabiltzaileen daturik besterenduko.

  • Jasotako datuen trataerarako, IKT ON-ek hornitzaile hauen zerbitzuak kontratatzen ditu:
  • Posta elektronikoa eta lainoko zerbitzuak: Google Ireland Ltd., Gordon House, Barrow Street, Dublin 4, Ireland
  • Hostinga: Dinahosting, S.L., Salvadas 41, baixo, 15705 Santiago de Compostela
  • Webgunearen mantenua: Aikox informatica y publicidad, Junqueral 3, 2º Ofic.1, 48903 Barakaldo, Bizkaia
  • Datu-basearen kudeaketa: Software del Sol, S.A., Geolit, Parque Científico y Tecnológico, Edif. Software DELSOL, 23620 Mengíbar, Jaén

Hornitzaile hauek, indarrean dagoen araudia betetzen dutela hitzeman dute.

F. ZEIN ESKUBIDE DITU ERABILTZAILEAK?
Erabiltzaileak eskubidea du IKT ON-ek hari dagozkion datu pertsonalak nola tratatzen dituen jakiteko. Erabiltzaileak bere datu pertsonaletara sartzeko eskubidea du, datu okerrak zuzentzeko eskatzeko eskubidea, edo, behar izanez gero, ezabatzeko eskatzeko eskubidea ere bai, besteak beste, datuak jasotako helburuetarako jada behar ez badira. Era berean, IKT ON-en informazio komertziala bidaltzearen aurka egin ahal izango du.

Eskubide horiek guztiak materialki egikaritzeko, erabiltzaileak e-mail bat bidal dezake kaixo@ikton.eus helbidera.

Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean ere egin dezake eskabidea, batez ere eskabideak egikaritzean haren beharrak erantzun gabe geratu badira. Horretarako, www.agpd.es helbideko egoitza elektronikora jo beharko du, eta bertan adierazitako argibideak jarraitu.

G. KANPO ESTEKAK
IKT ON-en webgunean kanpo-estekak daude, IKT ON-en arduratik at geratzen direnak, horregatik, IKT ON-ek ezin du ziurtatu eta ez du bere gain hartzen haien zilegitasun, fidagarritasun, erabilgarritasun, egiatasun eta gaurkotasunaren ardura.

H. PLUGIN SOZIALAK
Ikton.eus webgunean sare sozial ezberdinetarako loturak daude. Erabiltzailea sare sozial bateko kidea bada eta esteka horien gainean klik egiten badu, sare sozial hartako hornitzaileak, erabiltzailearen profileko datuak lotu ahal izango du orri horren bisitarekin.

Beraz, IKT ON-en orrialderen bat atzitzen bada erabiltzailearen sare sozial profil bat erabiliz edo bere bidez informazioa partekatzen bada, komenigarria da sare sozial horren pribatutasun-politika ezagutzea.

Erabiltzaileak sare sozial ezberdinen pribatutasun politikak atzitu ditzake edozein momentutan, eta baita haren profila pribatutasuna bermatzeko konfiguratu ere. Adibidez:

I. POSTA KOMERTZIALAK
IKT ON-ek ez du SPAM ekintzarik burutzen. Hau da, ez du baimendu edo eskatu gabeko e-postarik bidaltzen. Horretarako webguneko galdetegian erabiltzaileak bere onespen argia emateko aukera dauka.

J. PRIBATUTASUN-POLITIKAREN ALDAKETA
IKT ON-ek pribatutasun-politika hau bere irizpideen arabera aldatzeko eskubidea du, beti ere, bere erabiltzaileak informatuko dituelarik. Aldaketa horiek egin ostean webgunea eta IKT ON-en zerbitzuak erabiltzen jarraitzeak, erabiltzailearen onarpena suposatuko du.

IKT ON-ek erabiltzaileari beharrezkoa den informazio guztia eskainiko dio, aldez aurretik, baimena eman dezan, IKT ON.ek izaera pertsonaleko haren datuak tratatzeari ekin diezaion.