IKT ON Hezkuntza Aholkularitzak Koop. Elk txikia desegin ostean sortutako ekimena da IKHASI.
IKT ON aintzindari izan da Euskal Herriko ikastetxeen beharrak identifikatu eta herritar digital arduratsu eta burujabeak hezten; batipat irakasle eta Hezkuntza komunitatean eraginez.
IKT ON-en balioak abiapuntu harturik, sortutako sarea josten jarraitzeko ibilbide berri honi eutsi diogu; ikasteko gogotsu dauden pertsonengana heldu eta sormenari arreta berezia ipini nahi diogu.
Gurekin ikasten hasi nahi?

Enpatia
Gizartean eragiteko, aurrez entzun eta ulertu beharra dago.
Zintzotasuna
Zintzoak gara gure buruarekin eta ondoan dugunarekin.
Errespetua
Besteenganako, inguruarekiko eta norberarenganako errespetuz jokatzen dugu.
Ilusioa
Ilusioak eta gogoak mugitzen gaitu.
Euskalduntasuna
Euskararekiko konpromisoa dugu; euskaraz lan egiten dugu eta euskaraz eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Bikain euskararen kalitate ziurtagiria daukagu.
Hobekuntza helburu
Profesionaltasuna, etengabeko ikaskuntza eta berrikuntza dira gure xede.
Sormena
Sortzaileak gara, eta etengabekoa da gure bilakaera.
Jasangarritasuna
Gure jarduera ekonomikoari eusteko egiten ditugun ahaleginek kontuan hartzen dituzte gizarte- eta ingurumen-faktoreak eta arduraz kudeatzen ditugu baliabideak.
Kalitatea
Egiten dugun lanen kalitatea bermatzen dugu.