Digitalki arduratsuak eta burujabeak izango diren herritarrak hezten

Konpetentzia digitala garatzen laguntzeko Hezkuntza aholkularitza gara

Gure eskaintza zuen beharretara egokitzen dugu: trebakuntza hutsetik harago doan formazio pedagogikoa eta egunerokotasunean sortzen zaizkizuen galderei erantzuteko aholkularitza zerbitzua; edonon eta edonoiz.

100

Ikastetxe

… baino gehiago!

15000

Irakasle eta herritar

… baino gehiago!

ONLINE ikastaro gidatuak

Bideogintza hezkuntzan

35 orduko ikastaroa, 6 astez. Bideo batek egokia izateko nolakoa izan behar duen ikasiko duzu: jarraitu beharreko irizpide eta gomendioak, gidoiaren garrantzia edota egile eskubide eta lizentziak izango ditugu hizpide. Online tresnetan eta bideo editoreetan trebatzeko aukera izango dugu.

Escape room digitala

15 orduko ikastaroa, 3 astez. Testu eta irudi bidezko eduki digitala sortzen ikasiko duzu, ekoizpen elkareragileak sortzen eta jolas bidezko ikaskuntza diseinatzeko pausuak jarraituko dituzu.

Harremanetarako