ZERBITZUA

Ikastetxeetan

Beharrak identifikatzeko aholkularitza eskaintzen dugu formazio-plangintzak zuen beharrak ase ditzan.

Eskari ezberdinei erantzuten diegu:

  • Unitate Didaktiko Digitalak diseinatu
  • Ikaslearen irteera profila definitu
  • Erakundearen Digitalizazio plana definitu
  • Plangintza pedagogikoak
  • Formazio-planak

Konpetentzia digitala garatzen laguntzeko formazio-planak diseinatu eta gidatzen ditugu.

Segurtasun digitala lantzen dugu ikasleekin Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan. Modu dinamiko eta eraginkorrean kritikotasuna garatzea dugu helburu; gailuen eta sare sozialen erabilera arduratsua bultzatu eta norberaren ongizateari duen garrantzia ematea aldarrikatzen dugu.

Gai honen inguruan irakasle eta gurasoentzat hitzaldiak ere antolatzen ditugu.

Gizakiaren beharrak, motibazioak eta desirak berdinak al dira mundu fisikoan eta digitalean? Horiek nola ase ditzakegu modu seguruan? Teknologiaren bilakaera azkarrak nola eragin digu? Gelditzeko paradarik hartu al dugu? Nora goaz eta norantza joan nahi dugu?

Irakasleei zuzendutako 10 orduko formakuntza-plangintza diseinatu dugu, norberaren hausnarketatik hasi eta gelaratze prozesura arte laguntzeko.