Digitalki arduratsuak eta burujabeak izango diren herritarrak hezten
Konpetentzia digitala garatzen laguntzeko Hezkuntza aholkularitza gara
Eskaintza
Gure eskaintza zuen beharretara egokitzen dugu: trebakuntza hutsetik harago doan formazio pedagogikoa eta egunerokotasunean sortzen zaizkizuen galderei erantzuteko aholkularitza zerbitzua; edonon eta edonoiz.
100
Ikastetxe
… baino gehiago!
15000
Irakasle eta herritar
… baino gehiago!
ONLINE ikastaro gidatuak
Bideogintza hezkuntzan
35 orduko ikastaroa, 6 astez. Bideo batek egokia izateko nolakoa izan behar duen ikasiko duzu: jarraitu beharreko irizpide eta gomendioak, gidoiaren garrantzia edota egile eskubide eta lizentziak izango ditugu hizpide. Online tresnetan eta bideo editoreetan trebatzeko aukera izango dugu.
Escape room digitala
15 orduko ikastaroa, 3 astez. Testu eta irudi bidezko eduki digitala sortzen ikasiko duzu, ekoizpen elkareragileak sortzen eta jolas bidezko ikaskuntza diseinatzeko pausuak jarraituko dituzu.
Garazi
Telekomunikazio ingeniaritzan graduatua ikus-entzunezko espezialitatean (NUP, Iruñea, 2010). Webguneen diseinu eta programazioan masterduna (CEI, Madrid, 2012). Hezkuntzan betidanik izan duen interesak Pedagogia ikastera eraman zuen (UNED, 2016-2019). Musikaria da, Musika Konposizioan graduatua (CSMN, Nafarroa, 2019) eta betidanik eman dio garrantzia norberaren sorkuntza bidea aurkitzeari nahiz bizitzarekiko begirada holistiko bat mantentzeari. Aniztasunaren aberritik, irakasteko ikasten jakitea eta eredu izatea zein garrantzitsua den transmititzen saiatzen da. IKT ON-eko kide eta egun IKHASI-ko sortzaile.
Mikel
Haur Hezkuntzan graduatua (Mondragon Unibertsitatea, 2016). Adimen Emozionaleko masterduna (Universidad Isabel I, 2019). Gaztetatik argi zeukan hezkuntzaren arloan eta pertsonekin lan egin nahi zuela, irakasteko eta komunikatzeko zaletasuna adieraziz. Hainbat ikastetxetan rol ezberdinetan lan egin du (ingeleseko irakaslea, tutorea eta zuzendaria). Aldi berean, bere denbora librean euskal kulturgintzaren inguruko hainbat elkartetan eragile moduan dihardu. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa Aditu Titulua dauka (Mondragon Unibertsitatea, 2014). IKT ON-eko kide eta egun IKHASI-ko sortzaile.